Gure burua aurkezten ...

Egunon ciberlagunak!

Blog hau irakurtzen ari bazara, bietako bat; edo magisteritza ikasten zaude edo gehiegi aspertzen zarenez blog honetan sartu zara trastreatzen. Gerta ala gerta gu Imanol, Nora, Ane eta Itxaso gara. Etorkizuna eraikitzen gure blog berriaren izena da. Ilusio handiz hasi gara lanean eta espero dugu aste hauetan zehar egingo ditugun ekarpenak zeuen gustokoak izatea. Ekarpenak teknologia berriei buruzkoak izango dira gehien bat. Hala ere, hezkuntza, literatura,... ez ditugu albo batera utziko.


Motibazioa da gure motorra, horrexegatik hauxe da gure leloa:

"Aurrera egin, pixkanaka-pixkanaka, kuriositatea piztuz, deskonfiantza eta impazientzia gaindituz."




Besterik gabe, ONGI ETORRI gure Blogera eta hau bisitatzen jarrai dezazuen espero dugu.


 Agur bero bat!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario