lunes, 26 de marzo de 2012

Teknologia berriak ikasgelan

Gaurko goiza hasteko bakoitzak bere lana aurkeztu du: zein den gaia, zein garapen puntuan dagoen eta izan dituen zalantzak. Ondoren,  "Las nuevas tecnologías frente al fracaso escolar ganan peso en las aulas" artikulua irakurri dugu. Benetan interesgarria iruditu zaigu teknologia berrien eta eskola porrotaren artean aurkezten duen harremanagatik. Jakin badakigu, teknologia berriak haurren eta  nerabeen interesa pizten duela, eta hemen proposatzen dena interes horreri jarraituz, irakaskuntza  bultzatzea da. Honek ikasketa mailan hobekuntzak ekarriko dituelarik.

Osotasunean irakurri nahi ezkero hemen uzten dizuegu bere linka:











Informazio guzti hau jaso ondoren gure teknografiarekin jarraitzera ekin diogu berri ere. Irakaslearen identitatea lantzen duen movie maker-a badoa forma hartzen. Beraz, azken ukituak ematea baino ez zaigu falta eta gero, egindakoari buruzko hausnarketa. Nahiz eta orain arte egindako prozesuan gauza asko ikasi ditugun hainbat programa eta bestelakoei buruz, orain aurre egin behar diogunari izango da gehien aberastuko gaituena; bai ikasle eta baita irakasle moduan ere. 

Proiektua 
Taldea
Hausnarketa
Teknologia









lunes, 19 de marzo de 2012

Teknografia: irakasle identitatea



 Gaurko klaseari hasiera eman diogu talde bakoitzak bere lanari buruz zeozer azaltzen. Pasadan astean lan potoloa hasi behar izan genuenez, oraingoan, talde bakoitzak lanaren lehen pausuak ematerakoan izan dituzten zalantzak eta egin dituzten aurrerapenak azaldu ditu.

Gure kasuan, azalpena nahiko laburra izan da, gaiarekin izan dugun harremana gaur arte ez delako oso estua izan. Gure zalantza gehienak sortu beharreko bideoaren inguruan izan dira, hau da, Movie Maker-ari buruz.

 
 Beraz, gaurkoan bideoa sortzen eman dugu gure denbora. Irakaslearen identitatea teknografian oinarrituz landu behar dugunez, bakoitzak bere ikas-bizitzaren inguruko argazkiak ekarri ditu eta guztion artean uztartu ditugu. Pixkanaka-pixkanaka bideoa eraikitzen joan gara. Ibilbide oso luzea geratzen zaigun arren, eta zenbait zailtasunekin aurkitu garen arren, haiei aurre egiten ari gatzaie eta aurrera goaz. 

Klaseari amaiera emateko, bakoitzak bere hitz gakoa esan du eta azkeneko 10 minututan Steve Jobs diskurtso baten bideoa ikusi dugu. Azken hau Aplee-en asmatzailea dugu eta bere bizitzari buruz hitz egin digu.



Programa

Identitatea

Desesperazioa

Blokeoa 

lunes, 12 de marzo de 2012

Lanari hasiera ematen


Gaurkoan hurrengo asteetan egin beharreko lanari eman diogu hasiera. Alaitzekin denbora bat hitzegiten eman ondoren, teknografiaren esparruan arituko garela erabaki dugu. Irakaslearen identitatea islatzen saiatuko gara zehazki. Zergatik aukeratu dugu lanbide hau? Zerk eraman gaitu Haur Hezkuntzako irakaslea izatera?

Gaia hautatuta, beraz, teknografia zehazki zer den jakin nahian eman dugu gure denbora. Alaitzen bloggean (kilikatik) kontzeptu honi buruz dauden bideo batzuk eta artikulu bat trasteatzen egon gara.

Ondoren, “movie maker” programarekin trasteatzen ibili gara baita ere. Izan ere, irakaslearen identitatearen inguruan sortuko dugun esperientzia hau bideo baten bidez kontatu beharko dugu. Bideoaren nondik norakoak zeintzuk izango diren jakiteko zenbait ideia bota ditugu, lanari hasiera emanez.

Teknografiaren gaia ez da lehendik landuta daukagun gai bat, eta “movie maker”an ez gara oso trebeak ere. Beraz, gaurko saioan planteatu zaizkigun galderak eta zalantzak nahikotxoak izan dira. Hala ere, horrek lan txukun eta polita egin ahal izateko beharrezkoa den motibazioa ematen digu.



 Hitz gakoak:

- Identitatea

- Teknografia

- Zalantzak

- Bideoa

A primera vista



Zerikusirik ez daukan bideo hau uzten dizuegu ikusgai. Benetan hunkigarria!





Kuriositateak



lunes, 5 de marzo de 2012

Glogster Edu

Gaur ere zerbait berria ikasi dugu: zer da glogs bat. Orain arte ikusitakoak ez genituen kontrolatzen, baina ezagutu behintzat bai. Hau ordea, guztiz ezezaguna zitzaigun programa da, beraz berehala hasi gara trasteatzen.
Aukera ugari proposatzen ditu programa honek, eta nahiz eta oso ondo ez jakin nola bideratu poster baten sorrera, eta ideia askorik ez dugunez izan, gure burua aurkezten duen bat sortu dugu. 
Gaurko hitz gako bat nola ez, GLOGSTER EDU izan da.
Eta beste hirurak honakoak izan dira: 
- Deskubritu
- Sortu
- Diseinua

Besterik gabe, hemen uzten dizuegu egin dugun glogs-a:



http://teknofilolau.edu.glogster.com/glogs-/

domingo, 4 de marzo de 2012

Metodologia birplanteatzen



Aurreko eguna mintzatzeko eguna izan zen; benetan egun arraroa. Gure lehenengo pentsamendua "gaurko klasea zertarako balioko du" izan zen. Baina denbora pasa ahala pentsamendu hura aldatuz joan zen.
Guztien artean geneuzkan zalantzak argitzen saiatu ginen ( Zer behar genuen?, zer nahi genuen?, blog-ari buruz geneuzkan arazo gehienak, paper Zorroa zer den?)
Ondorio ugari atera ziren zalantzetatik abiatuta, baina gehien gustatu zitzaigun ondorioa zalantzak onak izan zirela. Zalantzik gabe ezin da ikasi; horiek baitira bultzatzen gaituztenak aurrera egitera. Inor ez da jakitun jaiotzen. Zalantzak eta arazoak onuragarriak izan daitezke, bertatik asko ikasi ahal delako.
Beraz, teknologia berriekin (eta bizitzaren beste edozein arloan ere) argi eduki behar duguna da, beti aurrera begiratu behar dugula, arazoei aurre egin eta dakigun bezain ondo jokatu behar dugula! Gu gai gara, are gehiago, oso ondo egiteko gai gara!

Hitz gakoak: eztabaida, arazoa, iritziak, mintzamena.