jueves, 24 de mayo de 2012

Ez ditugu agurrak batere gogoko...


Gure azken sarrera da. Laurok ordenagailuaren aurrean gaude, zer esan ez daukagula. Ikasturtea bukatu da eta ez gara konturatu. Aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko, bai irakasleari eta bai klasekideei. Eskerrak, irakatsi diguzuenagatik!
Orain hasten da gure benetako bidea, etorkizuna eraikitzearena. Ez dakigu biderik egokiena hartuko dugun, okertuko garen, asmatuko dugun,… dakigun bakarra da bidea ez dela erraza eta gogor lan egin behar dugula. Animo lagunak eta zorte on guztiei! 



 Berriz topatuko ote gara bizitzaren eta irakaskuntzaren sare erraldoi honetan?Ziur baietz!


Laaassssteeeerrrr   aaaaarrrrttteeeeeee lagunaak!!!!! 

lunes, 14 de mayo de 2012

Ikasturtea amaitu da!

Eskolak amaitzen ari direla nabaria da; gehien bat, urduritasuna airean somatzen delako.
Gaur, ikasturtearen  azkeneko klasea delarik, lanak amaitzen ibili gara. Postprograma izan da gure gaurko eginkizuna, eta pixkat erakargarriagoa egiteko asmotan, prezi programaren bitartez egitea pentsatu dugu. Preziarekin harremanetan jarri garen lehenengo aldia izan da gaur; horregatik nahiko sinplea egin dugu, gure helburua zerbait desberdina egitea baitzen.
Hala ere, nahiko ttukun geratu zaigula uste dugu eta aurreko sarreran utzi dizuegu link-a hura ikusteko. Pantailako behekaldean agertzen den geziari eman baino ez daukazue. Zuen gustukoa izatea espero dugu!



Azkenengo hitz gakoak:

Amaiera
Taldea
Esperientzia
Enpatia

Post-programa

http://prezi.com/8gsneejixgi9/postprograma/


lunes, 7 de mayo de 2012

Aurkezpen eguna IV


Azken aurkezpen eguna dugu gaurkoa eta aurreko guztiak bezala, oso interesgarriak izan dira. Bi baino ez ditugu izan, erretakopizza taldearen aurkezpena eta astero ostera hastera taldearena.


ERRETAKO PIZZA taldeak, komikia landu du. Horretarako bideo bat aurkeztu digute. Bertan elkarrizketa desberdinak agertzen ziren, eta guztiak komikien ingurukoak. Elkarrizketatu bakoitzak bere esperientzia kontatzen zuen.  Gainera, ezagutzen ez genituen hainbat programen berri izan dugu; pixton, Comic life, besteak beste.

ASTERO OSTERA HASTERA, eskola 2.0ri buruz hitz egin digu. Gaia nahiko teorikoa izan arren, aurkezpen entretenigarria egiten lortu dute. Bestetik, gaur egungo errealitatera hurbildu gaituen aurkezpena izan dela esan dezakegu. Egun, gero eta eskola gehiagotan sartzen ari den proiektua delarik.

4 hitz gakoak: Ordenagailua, komikia, balorazioa eta bertuteak.

viernes, 27 de abril de 2012

Aurkezpen eguna III


Gaurkoan aurkezpenei jarraipena eman diegu. Hurrengo asteko asteartean izango dugun jai-eguna dela eta, hurrengo asteleheneko aurkezpenak gaurko egunera aurretzea erabaki genuen danon artean. 
Beraz, gaurkoan beste bi aurkezpen ikusi eta bizitzeko aukera izan dugu. 
KLIKASTEN taldekoek irakasle izateko bi modu ezberdin erakutsi dizkigute. Teknologia berriak gelan sartzerakoan izan ahal diren bi ikuspuntu zeharo desberdinak. Tic eta Tac. Metodologia berria, aktiboa, eraikitzailea, ikasleak kontuan hartzen dituena... eta ikasleen interesak kontuan hartzen ez duen bat, zaharkituta dagoena. Hau guztia hobeto ulertu ahal izan dugu kremaileraren metafora on horrekin eta eskaini diguten bideo zoragarriarekin. Eta zuek zer nahiago duzue, tic, ala tac? Zorionak egindako lanagatik klikasten!
KUKULUMUTXU+MAKAXERA taldearen txanda heldu da. Hasieratik oso giro polita eta lasaian sartu digute hauek. Ondoren, taldekideen teknografiak konpartitu dituzte gurekin, eta benetan hunkigarriak izan dira. Irakasle identitatearen inguruan haien ikuspuntua azaldu dute, eta gure lanarekin berdintasun batzuk somatu ditugu. Irakaslearen papera bide berdin batetik ulertzen dugula uste dugu. Mezua bikain transmititu dutela uste dugu, eta esan bezala sortutako giroa horren alde egin du baita ere. Esperientzia polita gurekin konpartitu dutena. Zorionak talde!!!
Beste alde batetik, gaurkorako hautatu ditugun 4 hitz gakoak hauek dira:
- Irakaslea
- Tic-tac
- Giroa
- Hausnarketa

Amaitzeko, http://armonikalewinsky.blogspot.com.es/ gure klasekideek haien bloggean eskegi duten argazkitxo hau zuekin konpartitu nahi dugu! HH31. Taldea!



lunes, 23 de abril de 2012

Aurkezpen eguna II

Gure bigarren aurkezpen eguna izan dugu; baina lanari ekitea ez da izan hain erraza gaurko klasean. Esan dezakegu "arazo" edo "frustrazioen" eguna izan dela: ez dugu lortu nahi genuen gela aurkezpenak egiteko, aurkeztu behar zuten lehenengo taldeari ez zitzaion bideoa ikusten, eta gainontzeko taldeeari ez zaie denborarik eman aurkezpenaren azkeneko bideoa edo jarduera egiteko; hau da, dena hankaz gora egon da gaur.

Aurkezpenei sarrera eman baino lehen, denbora nahiko galdu dugu, asteleheneko klasea aldatu nahi bagenuen ala ez erabakitzeko. Honengatik gehien bat uste dugu, talde bik ezin izan dutela haien aurkezpenak amaitu. Eztabaida amaitutzat eman dugunean, lehenengo taldea hasi da, eta klaseko azkeneko ordurarte eman dugu lanen aurkezpenak ikusten.

Ondoren, gure ikaskideen aurkezpenei buruzko ebaluazioa egingo dugu:

LAUMILAKOLORE  taldeak, "irakasle konpetentzia" gaia landu zuten. Asko gustatu zitzaigun zelan planteatu duten aurkezpena, gaia oso teorikoa izan arren oso era ludikoan lortu dutelako informazioa trasmititzea; galdeketa programa bat izango balitz moduan. Azpimarratzekoa da, haien inprobizaziorako kapazidadea; aurkeztu behar zuten bideo garrantzitsu bat ez zitzaien ikusten, baina azkenean arazoa kopontzea lortu zuten, eta guztiok gaia ulertu eta gozatu genuen.

ERAIKITZEN taldeak, gu bezala "teknografia: irakasle identitatea" gaia landu zuten; baina harritu ginduen zelan gaia berbera izanda zelako lan ezberdinak atera ditzaketen. Movie maker bideoan esaterako, ikusi genuen ez zituztela argazki pertsonalak erabili; baina bai ,aldiz, emozioekin jokatu gu bezala. Horretaz aparte, irudi eta esaldien arteko erlazioak oso politat eta apropozak zirela iruditu zitzaigun; azken finean, hunkigarriak. Azkenik, jarduera bat prestatuta zeukaten, talde bakoitzak zer emozio eta jarrerekin lotzen zuten "irakasle identitatea"  ikusteko; baina lehen esan bezala ez zuten denborarik izan ekintza amaitzeko.

KUXKUXEATUZ taldeak "eskola 2.0" gaia landu zuten; talde honek denbora falta gehien eduki zuen taldea izan zen; haiek prestauta zeukaten azkeneko bideo bat eta jarduera bat ezin izan zuten aurrera eraman. Aipatu nahiko genukeen lehenengo gauza da, harritu gintuela ordenagailu gelan aurkezpena egitea nahi izan zutela. lehenengo momentuan ez zitzaigun ideia oso ona iruditu, ikaskideen arreta mantentzea zailagoa zelako, baina konturatu ginen azkeneko jarduera (egin ez genuena denbora falta zela eta) egiteko ordenagailuak behar zirela. Baina tokiaren aukeraketa alde batera utzita, esan dezakegu lan handia egin dutela haien lana aurrera eramateko; informazioa pilo bat bilatu eta aurkeztu zuten eta nahiz eta haien gaia oso teorikoa izan, ahalik eta era dibertigarrienean aurkezten saiatu ziren.

Gure aste honetako hitz gakoak honako hauek dira:
- Inprobizazioa
- Alaitasuna
- Modernitatea
- Baliabideak



martes, 17 de abril de 2012

Gure esperientzia

Atzoko esperientziei buruz hitz egin ondoren, gaurkoan gurearen txanda da. Egindako prozesua gelaren aurrean aurkezteko aukera izan genuen atzo, eta baita hausnarketa txikia egiteko ere.

Alaitzek gaia proposatu zigunean, ez genekien ondo nondik hasi. Teknografia bat egin behar genuen movie makerra erabiliz, eta gaia, irakasle identitatea izanik. Movie makerra pixkat ezagutzen genuen, baina zer zen teknografia ? Nola bideratu irakasle identitatearen gaia ? Asko ziren galderak eta gutxi erantzunak, baina gogoz ekin genion lanari. Oso pozik geunden gure lanaren emaitzarekin, baina egia esan, gure aurkezpena egin arte ez dugu jakin ikuspuntu egokitik ari baginen edo ez. Entzundako iritziei esker badakigu bide egokian geundela, beraz, oso harro amaitu genuen atzoko eguna.

Lan hau egiteko prozesuan zehar emozio asko bizi izan ditugu: frustrazioa movie makerrarekin arazoak zeudenean, poza gure arazoak gainditzeko gai ginela ikustean, beldurra gure ikuspuntua egokia ez izateagatik,  motibazioa gure lana gustukua izan zenutela ikusterakoan ... baina batez ere LAGUNTASUNA gure bizitzako hainbat momentu konpartitu ditugunean. Benetan proiektu polita izan da garatu duguna elkar ezagutzeko eta hausnartzeko aukera eman digulako. 

Horretatik aste honetako hitzak hauek dira: 

                                             MOTIBAZIOA
                                                   POZA 
                                            TEKNOGRAFIA 
                                           LAGUNTASUNA

Gehiago luzatu gabe, hemen uzten dizkizuegu hainbat argazki eta bideo.

Bideoen "making off-ean"... 

Haurren karakterizazioa .. 

Tresna teknologikoak prestatzen.. 

 Tomak behin eta berriz errepikatuz..



 Talde argazkia! 



Gure aurkezpenean...

Irakasle identitatea   


Teknografia eratzeko prozesua


 Irakaslearen ezaugarriak gure bideokin azalduta!

 Irakaste erak                                                                                                                                        



 Zuen txaloa jaso ondoren ... 



... esan dezakegun gauza bakarra: