lunes, 23 de abril de 2012

Aurkezpen eguna II

Gure bigarren aurkezpen eguna izan dugu; baina lanari ekitea ez da izan hain erraza gaurko klasean. Esan dezakegu "arazo" edo "frustrazioen" eguna izan dela: ez dugu lortu nahi genuen gela aurkezpenak egiteko, aurkeztu behar zuten lehenengo taldeari ez zitzaion bideoa ikusten, eta gainontzeko taldeeari ez zaie denborarik eman aurkezpenaren azkeneko bideoa edo jarduera egiteko; hau da, dena hankaz gora egon da gaur.

Aurkezpenei sarrera eman baino lehen, denbora nahiko galdu dugu, asteleheneko klasea aldatu nahi bagenuen ala ez erabakitzeko. Honengatik gehien bat uste dugu, talde bik ezin izan dutela haien aurkezpenak amaitu. Eztabaida amaitutzat eman dugunean, lehenengo taldea hasi da, eta klaseko azkeneko ordurarte eman dugu lanen aurkezpenak ikusten.

Ondoren, gure ikaskideen aurkezpenei buruzko ebaluazioa egingo dugu:

LAUMILAKOLORE  taldeak, "irakasle konpetentzia" gaia landu zuten. Asko gustatu zitzaigun zelan planteatu duten aurkezpena, gaia oso teorikoa izan arren oso era ludikoan lortu dutelako informazioa trasmititzea; galdeketa programa bat izango balitz moduan. Azpimarratzekoa da, haien inprobizaziorako kapazidadea; aurkeztu behar zuten bideo garrantzitsu bat ez zitzaien ikusten, baina azkenean arazoa kopontzea lortu zuten, eta guztiok gaia ulertu eta gozatu genuen.

ERAIKITZEN taldeak, gu bezala "teknografia: irakasle identitatea" gaia landu zuten; baina harritu ginduen zelan gaia berbera izanda zelako lan ezberdinak atera ditzaketen. Movie maker bideoan esaterako, ikusi genuen ez zituztela argazki pertsonalak erabili; baina bai ,aldiz, emozioekin jokatu gu bezala. Horretaz aparte, irudi eta esaldien arteko erlazioak oso politat eta apropozak zirela iruditu zitzaigun; azken finean, hunkigarriak. Azkenik, jarduera bat prestatuta zeukaten, talde bakoitzak zer emozio eta jarrerekin lotzen zuten "irakasle identitatea"  ikusteko; baina lehen esan bezala ez zuten denborarik izan ekintza amaitzeko.

KUXKUXEATUZ taldeak "eskola 2.0" gaia landu zuten; talde honek denbora falta gehien eduki zuen taldea izan zen; haiek prestauta zeukaten azkeneko bideo bat eta jarduera bat ezin izan zuten aurrera eraman. Aipatu nahiko genukeen lehenengo gauza da, harritu gintuela ordenagailu gelan aurkezpena egitea nahi izan zutela. lehenengo momentuan ez zitzaigun ideia oso ona iruditu, ikaskideen arreta mantentzea zailagoa zelako, baina konturatu ginen azkeneko jarduera (egin ez genuena denbora falta zela eta) egiteko ordenagailuak behar zirela. Baina tokiaren aukeraketa alde batera utzita, esan dezakegu lan handia egin dutela haien lana aurrera eramateko; informazioa pilo bat bilatu eta aurkeztu zuten eta nahiz eta haien gaia oso teorikoa izan, ahalik eta era dibertigarrienean aurkezten saiatu ziren.

Gure aste honetako hitz gakoak honako hauek dira:
- Inprobizazioa
- Alaitasuna
- Modernitatea
- Baliabideak



No hay comentarios:

Publicar un comentario