lunes, 20 de febrero de 2012

Ikasten ...

Astelehena izateko, goizeko bederatzietatik etekin handia atera diogu hemen eman dugun denborari; javascript, URL, HTML, gadget ... unibertso berria deskubritu dugu gaur. Eta honi esker hainbat aldaketa egin ditugu gure bloga hobetzeko. Hala ere, heldu berriak gara mundu honetara eta aldaketak etengabe egiten ibiliko gara espazio honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Eskuinaldean gure arrainontzia ikus dezakezue eta zuen laguntza behar dugu arrainak elikatzeko. Beraz, hemendik pasatzen zareten bakoitzean arrainontziaren gainean klikatu eta zoro moduan joango dira janaria hartzera.

Hainbeste informazio berri jasota, honako hitzak datorkigu burura:

    Gadget                     

                      Arrainak 
                                                                
                                              Trasteatu
                                                                                                                                                                                  Etekina   

Testu Lanketa: INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA


Laburbilduz, paragrafotxo batean azalduko dizuegu zertan datzan liburu honetan ikasi duguna.

Gaur egun, teknologia berriak eguneroko behar bat bihurtu dira(ordenagailuak, mugikorrak, interneta, TVa...). Horretaz gain, "globalizazio" deritzogun fenomeno garrantzitsu horretan izugarrizko eragina izan du, abiadura handian indartu duelako. Hala ere, teknologia berriek alde onak zein txarrak dituztela ikusi dugu, adibidez: komunikazioa eta interakzioak errazten dizkigu, baina, aldi berean, haien menpe gaude guztiz. Gizartearen aldaketa honek eragina izan du eskolan bertan adaptazioak gizartearena baino motelagoa izaten ari delako, eta horrek arazo batzuk sortzen ditu: esaterako, informazio gehiegi daukagu gure inguruan eta ez dakigu soilik beharrezkoa dena aukeratzen. Beraz, hezkuntzak erronka asko ditu oraindik teknologia berriei hurbiltzeko eta haiek barneratzeko. 
Hezkuntzan adaptazio eza ikusten dugun arren, garapena izan du historian zehar. Konduktismotik hasita, eszeptizismotik igaroz, gaur eguneko egoerara heldu arte, non hezkuntza teknologikoa birformulatzen ari den gizarte aldaketa hau dela eta.

Testuaren inguruko galderak:
- Zer esan dezakegu dela Hezkuntza Teknologikoa?
- Zer gabezi sortzen dizkigute gaur egungo gizartean sartu diren teknologia berriak?

Beharrak:
Testua irakurri ostean batez ere ideia eta behar bat nahiko argi geratu zaigula uste dugu. Gure ustez, teknologiarekiko jarrera ona eta motibazioa beharrezkoak dira hobeto lan egiteko eta hezkuntzan aurrera egin ahal izateko. 


Hitz gakoak:
-Gizartea
-Globalizazioa
-Pedagogia
-Adaptazioa/inadaptazioa

lunes, 13 de febrero de 2012

Gizartea garatuz doa

“ Gaurko klasean ikasi dugu berebiziko garrantzia daukala pertsonen arteko feedback-a. Komunikazio on bat bermatzeko entzuten jakitea ere ezinbestekoa da. Horretarako, belarriak, begiak, entzumena, ikusmena,... behartzat hartu beharko genituzke. Trasteatzen aritu ondoren, gaurko klasean Manuel Area Moreieraren artikulua lantzen hasi gara. Amaitutakoan, izango duzue horren berri."


Gaurko ekarpenak: 


 
Hona hemen youtuben geundela topatutako bideoa...



Ume baten ikuspegitik kontatuta, teknologiak izan duen garapena eta horrek gure gizartean izan duen eragina adierazten digu bideo honek.

Iragana 



Etorkizuna

Heldua       


Haurra  

lunes, 6 de febrero de 2012

Teknologia berriak hezkuntzan




TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan, baina bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Geroago internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu zen; testuak formatu digitalean gorde ditzakegu, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez,...
Eskolari begira, interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta daudenek ez dakite nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur daude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.


HIK HASI ALDIZKARIA.
LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena


.............................................................................................................

Testu hau interesgarria iruditu zaigunez, laburpentxo hau egin dizuegu. Osotasunean irakurri nahi baduzue, goialdean daukazue iturria.

Hau egiteaz aparte, blogaren ezaugarri desberdinak ezagutzen hasi gara, eta goiz osoa eman dugu ordenagailuan gora eta behera trasteatzen. Umeak bezala sentitu gara dena ukitzen eta aldatzen, eta hori gaurko saioan proposatu ditugun hitzetan islatzen da:



Jakinmina
Berria
Hasiera
SORMENA