TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN
Teknologia Berriak sartu behar al dira
ikastetxeetan? Zergatik?
Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera
interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko
denbora luzea behar izan badute ere.
Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko
itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan, baina bazter batean utzi ziren, ia
ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Geroago internet sortu zenean informazio
digitalaren garrantzia benetan ulertu zen; testuak formatu digitalean gorde
ditzakegu, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi
itxaron behar, posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu
bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez,...
Eskolari begira, interneti esker, eskolako
web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua,
curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko
bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu.
Hezkuntzari
aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta daudenek ez dakite nola aldatuko
diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur daude mundu
hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait
topatuko direla dirudi.
HIK
HASI ALDIZKARIA.
LASKIBAR,
Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena
.............................................................................................................
Testu hau interesgarria iruditu zaigunez, laburpentxo hau egin dizuegu. Osotasunean irakurri nahi baduzue, goialdean daukazue iturria.
Hau egiteaz aparte, blogaren ezaugarri desberdinak ezagutzen hasi gara, eta goiz osoa eman dugu ordenagailuan gora eta behera trasteatzen. Umeak bezala sentitu gara dena ukitzen eta aldatzen, eta hori gaurko saioan proposatu ditugun hitzetan islatzen da:
Jakinmina
Berria
Hasiera
SORMENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario