Gaurko
goiza hasteko bakoitzak bere lana aurkeztu du: zein den gaia, zein garapen
puntuan dagoen eta izan dituen zalantzak. Ondoren, "Las nuevas
tecnologías frente al fracaso escolar ganan peso en las aulas" artikulua
irakurri dugu. Benetan interesgarria iruditu zaigu teknologia berrien eta
eskola porrotaren artean aurkezten duen harremanagatik. Jakin badakigu,
teknologia berriak haurren eta nerabeen interesa pizten duela, eta hemen
proposatzen dena interes horreri jarraituz, irakaskuntza bultzatzea da. Honek
ikasketa mailan hobekuntzak ekarriko dituelarik.
Osotasunean
irakurri nahi ezkero hemen uzten dizuegu bere linka:
Informazio
guzti hau jaso ondoren gure teknografiarekin jarraitzera ekin diogu berri ere.
Irakaslearen identitatea lantzen duen movie maker-a badoa forma hartzen. Beraz,
azken ukituak ematea baino ez zaigu falta eta gero, egindakoari buruzko
hausnarketa. Nahiz eta orain arte egindako prozesuan gauza asko ikasi ditugun
hainbat programa eta bestelakoei buruz, orain aurre egin behar diogunari izango
da gehien aberastuko gaituena; bai ikasle eta baita irakasle moduan ere.
Proiektua
Taldea
Hausnarketa
Teknologia
No hay comentarios:
Publicar un comentario