lunes, 2 de abril de 2012

Denetarik izan duen eguna...

Gaurko saioan hainbat gauzetan eman dugu denbora. Klase hasieran, talde bakoitzak bere lana zelan darama eta blog-arekin zelan dabilen konpartitu du beste taldeen aurrean, pasadan astean egin genuen bezalaxe. Eta ikusi ahal izan dugunez, talde guztiek nahiko ondo daramate lana eta hurrengo asteetan aurkeztu beharreko esperientzia denon aurrean konpartitzeko prestatzen ari dira.

Beste alde batetik, talde bakoitzak hitz egin eta gero, konpetentzia digitalen inguruko bideo oso interesgarria ikusteko aukera izan dugu, Manuel Arearena. Garatu beharreko konpetentzia dela dakigu orain, garrantzi handikoa, eta gaur egun egunero pisu gehiago hartzen doana. Informazioa eskura izateko konpetentzia.

Bestalde, prezi programari buruz hitzegiten ibili gara ere, zenbait taldek horrekin lan egin dutelako.

Eta guk gure lanarekin jarraitu dugu. Bideoa bukatu ondoren, aurkezpenean klasekideen aurrean kontatu beharrekoa prestatzen ibili gara, gure esperientzia, hain zuzen ere. Momentuz esan dezakeguna zera da: bideoaz gain, antzerkiak ere bere lekutxoa izango duela

Bukatzeko, klase amaieran pertsona bakoitzak bere egun honetako hitz gakoa esan du, eta beste batzuen artean hauek atera dira: sormena, enpatia, isiltasuna, antzerkia, konpartitu, borobildu, bideratu, koloreak, gidoia, pedagogia...

No hay comentarios:

Publicar un comentario