Gaurkoa, aurkezpen eguna deitu nahi izan
dugu, hain zuzen ere, hiru lan aurkeztu zaizkigulako, beno, hobeto esanda bi,
hirugarrena gurea izan delako.
Klase hasieran, ebaluazio irizpideei buruz egon gara hitz egiten,
guztion artean erabaki ditugularik. Beraz, kontuan hartu beharreko sei irizpide
finkatu ditugu:
- Talde bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren antolaketa.
- Ezagutzan, beste taldeetan, aurrepausuak ematen saiatu diren edo
lortu duten.(Ikaskuntza kolaboratiboa, partaidetza,...)
- IKT-en erabilera kreatiboa (emozioak).
- Irakasle moduan lagungarri den edo ez.
- Teoria + praktikaren uztarketa.
- Gaian inplikatu diren.
Hala eta guztiz ere, irizpideak gaur bertan finkatu ditugunez, eta
gainontzeko taldeek "abantaila" izan ez dezaten,
ebaluazio orokorra egin dugu, aurreko puntuak kontuan hartu barik. Talde
bakoitzak bere iritzia eman du. Orokorrean, guztioi gustatu zaizkigu aurkezpenak
eta denok uste izan dugu gogor lan egin dutela.
Gure taldeak, beste taldekideei buruz egiten duen ebaluazioari
dagokionez...
JAKINMINEZ taldeak, "Portafolioa Haur Hezkuntzan" gaia landu dute eta egindako aurkezpena asko gustatu zaigu. Gaur
egungo errealitatearen berri ematen digu eta modu erakargarri batean aurkeztu
digute gaia. Ikusi ahal izan dugu lan gogorra egin dutela eta taldeko
partaideen parte hartze altua izan dela.
ARMONIKALEWINSKY taldeak, harritu gaitu. Gairik gabe lan egitea askoz zailagoa bada ere, primeran egin dute. Originala eta erakargarria izan da eta bageuden adi-adi ez genekielako etortzear zegoena.
ETORKIZUNA ERAIKITZEN taldeak hausnarketa txikia egingo du eta bihar izango duzue horren berri! Momentuz, hemen uzten dizuegu gure teknografia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario