lunes, 12 de marzo de 2012

Lanari hasiera ematen


Gaurkoan hurrengo asteetan egin beharreko lanari eman diogu hasiera. Alaitzekin denbora bat hitzegiten eman ondoren, teknografiaren esparruan arituko garela erabaki dugu. Irakaslearen identitatea islatzen saiatuko gara zehazki. Zergatik aukeratu dugu lanbide hau? Zerk eraman gaitu Haur Hezkuntzako irakaslea izatera?

Gaia hautatuta, beraz, teknografia zehazki zer den jakin nahian eman dugu gure denbora. Alaitzen bloggean (kilikatik) kontzeptu honi buruz dauden bideo batzuk eta artikulu bat trasteatzen egon gara.

Ondoren, “movie maker” programarekin trasteatzen ibili gara baita ere. Izan ere, irakaslearen identitatearen inguruan sortuko dugun esperientzia hau bideo baten bidez kontatu beharko dugu. Bideoaren nondik norakoak zeintzuk izango diren jakiteko zenbait ideia bota ditugu, lanari hasiera emanez.

Teknografiaren gaia ez da lehendik landuta daukagun gai bat, eta “movie maker”an ez gara oso trebeak ere. Beraz, gaurko saioan planteatu zaizkigun galderak eta zalantzak nahikotxoak izan dira. Hala ere, horrek lan txukun eta polita egin ahal izateko beharrezkoa den motibazioa ematen digu.



 Hitz gakoak:

- Identitatea

- Teknografia

- Zalantzak

- Bideoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario