Aurreko
eguna mintzatzeko eguna izan zen; benetan egun arraroa. Gure lehenengo
pentsamendua "gaurko klasea zertarako balioko du" izan zen. Baina
denbora pasa ahala pentsamendu hura aldatuz joan zen.
Guztien
artean geneuzkan zalantzak argitzen saiatu ginen ( Zer behar genuen?, zer nahi
genuen?, blog-ari buruz geneuzkan arazo gehienak, paper Zorroa zer den?)
Ondorio
ugari atera ziren zalantzetatik abiatuta, baina gehien gustatu zitzaigun
ondorioa zalantzak onak izan zirela. Zalantzik gabe ezin da ikasi; horiek
baitira bultzatzen gaituztenak aurrera egitera. Inor ez da jakitun jaiotzen.
Zalantzak eta arazoak onuragarriak izan daitezke, bertatik asko ikasi ahal
delako.
Beraz,
teknologia berriekin (eta bizitzaren beste edozein arloan ere) argi eduki behar
duguna da, beti aurrera begiratu behar dugula, arazoei aurre egin eta dakigun
bezain ondo jokatu behar dugula! Gu gai gara, are gehiago, oso ondo egiteko gai
gara!
Hitz
gakoak: eztabaida, arazoa, iritziak, mintzamena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario